sexta-feira, 13 de outubro de 2017

Ibon Iparragirreren osasun egoera hil ala bizikoa dela esan dute

[O preso político ondarrutarra Ibon Iparragirre, doente com Sida, está à beira da morte] Preso ondarrutarrari egin dizkioten azken analisietan Iparragirrek 20 defentsa baino ez dituela jakin ahal izan dute; «hilzorian» dagoela esan dute. «Espetxeko forenseak ezin du ziurtatu bi hilabeteko bizitza gelditzen zaionik», esan dute senideek. Presoak beste pneumonia bat harrapatuz gero hil egingo dela esan du forenseak.

Egoera horren harira, domekan [urriak 15] elkarretaratze informatiboa egingo dute Ondarroan, 13:00etan Alamedan. Presoaren osasun egoeraren berri emateaz batera, egin beharreko mobilizazioen zirroborroa aurkeztuko dute.

Iparra Galdu Baik plataformak ondokoa esan du: «Egia da, lapurretak, irainak eta jipoiak jasan izan dituenean ere erabili izan dugula ‘muturreko’ hitza bere egoera azaltzeko. Oraingo honetan, bere osasun egoera da azken mugara ailegatzen ari dena, eta ez gabiltza txantxetan. Ez badugu zerbait egiten, eta bizkor, Ibon bertan geldituko zaigu». / Irakurri gehiago: lea-artibaietamutriku.hitza.eus