sábado, 3 de fevereiro de 2018

«Lau langile hil dira Euskal Herrian, eta ez da eguraldia izan»

[De Urko Apaolaza] Lau langile hil dira, baina ez da eguraldia izan, hilketaren arduradunak libre daude. Garraio sektorean azkenaldian izaten ari diren ezbeharren kopurua gorantz doa etengabe, aurten hildako langileen erdia sektore horretan izan da hain zuzen. Galdakaoko heriotzen inguruko Osalan-en ikerketak zer emango duen ikusteke dago; goizeko lehen orduan eta autobusa eguneroko ibilaldia hasteko tokira zihoanean gertatu izanak eman dezake pistarik zentzu horretan. ELA eta LAB sindikatuek jadanik salatu dute prekarietate eta lan erritmo handiegiak daudela sektorean eta horren ondorioz abiadura azkartu behar izaten dutela sarritan. Prebentzio neurririk ez dela hartzen ere salatu dute. (argia)

Ver tb.: «Cuatro trabajadores han muerto hoy en Bizkaia y ya son ocho los fallecidos en 2018» (LAB)